XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez ete dau gero merezi, Allastasi, beste zigorradan bat be?....

- Merezi badau, laster emongo yako!- esan eban Pauliñok.

Eta, geiagoko barik, joan kortara, eta makillea eskuan artuta baioiakon emotera....

Baiña, arritu zaiteze, ene irakurleok!.

Astoa ez da asten ba berbetan, sueteko guztiak entzuteko eran?: - Guzurti bat besterik ez da azeri ori!- esan eban -.

Guzurti bat, eta biotz-bako bat.

Berak eroan ninduan beko trokara Anastasik lepokadea emon eutsan egunean.

Eta antxe euki nau biar da biar, ito bearrik gaurdaiño!.

Ene bada!.

Zer iñotsen gero astoak?.

Lengo azeri lapurra ete eben ba bera?.

- Egia dok, azeri?- itaundu eutsan orduan Joxek, samatik oratuten eutsola-.

Egia dok astoak diñoana?.

Baietz? Ezetz? Ezin eban ezer erantzun maltzurrak alakoak, bildurren bildurrez aokadea be saman geratu yakon-da.

Baiña egia zan astoak iñoana.

Aixe bera zan gaztaien lapurretea egin ebana!.

Gaztaiena bakarrik gero?.

Ta errotara eroaniko arta-garauna?.

Ta Mendatako beste baserrietan falta zirean ollo ta arrautzak?.

Nork ostu ebazan?.

Orbelaunekoak ez ekien ezer.

Baiña, bai! Azeri aixe zan guzti onen lapur be.

Gerotxuago Orbelaunera eldu zirean guardasobillak jakin-arazi eutsen zeatz-meatz dan-dana.

Orbelauneko eskaratzean orduan izan zan teatro ta komeriaren andia!.

Ezin zeikie igarriko, ene irakurleok!.